Gaur Jonen aitak behien begiak ekarri ditu eta gelan bi begien disekzioa egin dugu.
Hauek dira jarraitu ditugun pausoak:
- Begia ireki baino lehen, bereizi eta identifikatu kanpotik ikusten diren atalak (betazala, esklerotika, kornea, ikusmen nerbioa...)
- Begia kontu handiz ireki dugun arren, Sararen mahaia zikindu da pizka bat, eta barruko atalak aztertu ditugu.
- Kristalinoa oso biguna denez, kontu handiz hartu dugu eta ia osoa atera zaigu. Kuadernoan identifikatu eta deskribatu dituzue atal guztiak.
- Bukatzeko esperientzia egiteko eman dituzun pauso guztiak idatzi duzue eta marrazkiak eta ondorioak gehitu dituzue.
Zer izan da gehien gustatu zaizuna?


