Odola likido miresgarria da. Odola lantzen ari gara eta odol taldeak eta Rh-a zer diren ikusi dugu.Gaur egun laborategietan ezin da odolarik egin, beraz, pertsona batek odolaren beharra baldin badu trasfusio bat egin beharko diote.
Joanden astean odol emaileen elkartetik, gelara gurekin egoteko, bi lagun etorri ziren eta gai interesgarri honi buruz informazio ugari eman ziguten.
Lotura honetan klik egin eta medikuetara jolasteko aukera izango duzu.
Zer moduzko medikua zara?
Erabaki egokiak hartu dituzu?
Odol emaileen web orria ikusi nahi baduzu lotura honetan klikatu