19/2/17

EZ BOTA! BERRERABILI.

BAI ARTISTAS..







Material asko berrerabili dugu eta goian ikusten dituzuen jostailuak sortu ditugu.
Diseinu ederrak egin dituzue eta ahal den guztia berrerabili behar dugula deskubritu egin dugu.

12/2/17

BELARRIA ENTZUMENA

Hona hemen gelen gaur landu duguna. Guztiontzat baliogarria: batzuentzat ikusteko eta besteentzat errepasatzeko.

Bideo honetan Eureka museotik belarria nola funzinatzen duen azaltzen digute. 



5/2/17

ARNASKETA

Arnas aparatuaren bidez, gas trukaketa egiten da: airean dagoen oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa bota egiten dugu.


Gizakiaz aparte, zein beste izaki bizidunek hartu behar du arnasa bizitzeko?

• Gauez ere hartzen dugu arnasa? 

• Arnasa hartzean, zer sartzen da biriketan? Nondik? 

• Eta zer botatzen dugu? 



22/1/17

BEGI BATEN BEHAKETA


Gaur Jonen aitak behien begiak ekarri ditu eta gelan bi begien disekzioa egin dugu.
Hauek dira jarraitu ditugun pausoak:

  • Begia ireki baino lehen, bereizi eta identifikatu kanpotik ikusten diren atalak (betazala, esklerotika, kornea, ikusmen nerbioa...)
  • Begia kontu handiz ireki dugun arren, Sararen mahaia zikindu da pizka bat, eta  barruko atalak aztertu ditugu. 
  • Kristalinoa oso biguna denez, kontu handiz hartu dugu eta ia osoa atera zaigu. Kuadernoan identifikatu eta deskribatu dituzue atal guztiak.
  • Bukatzeko esperientzia egiteko eman dituzun pauso guztiak idatzi duzue  eta marrazkiak eta ondorioak gehitu dituzue.
Zer izan da gehien gustatu zaizuna?

15/1/17

IKUSMENA


Gaia berria dugu. Benetan miresgarria. Gure gorputzak nola funtzionatzen duen ikasiko duzue. 
 Ikusmena abiapuntua da, gizakiek ditugun bost zentzumenetako bat da, begietan dago kokatua eta irudiak sumarazten dituena. Argiari esker ikusten dugu eta argia zer den landuko dugu ere.  Argia objetuetan erreflejatzen da eta horregaitik, argia dagoenean gauzak ikusi dezakegu.

Lotura honetan gelan erabili dugun informazioa berriz ikuteko aukera duzu.

Arreta mantentzeko joku bat duzu hemen. Zer moduz atera zaizu?


22/12/16

ZORIONAK eta URTE BERRI ON!!

5.Ako lagun guztientzat ZORIONAK!!!GABON ZORIONTSUAK!!!!URTE BERRI ON-2016!!!!

Besarkada handi bat 


13/11/16

IBAIAK


Aste honetan, gelan, ibaiak lantzen hasi gara. Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak, emaritsuak eta zabalak dira. Ebro eta bere ibaiadarrak  dira isuri honetako ibaiak.
Kantaurira doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.

Izenak eta kokapenak ikasteko bi joku dituzue. Mapen gainean klik egin eta  zer moduz moldatzen zaren ikusteko aukera izango duzu..